XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
SEBASTIAN: (
Manu: ¿Zer saltza dabilkizu eztai bazkariyakin? Zu zerala meriyo iduki degu mutill gizagajo au kartzelan.
MANU: (Galdua naiz).
SEBASTIAN: Gezurrak izatza laburra du, eta esan emen egiya aguro.
MANU: Orra gure ezkontza desegiñ, len ijituagatik, eta oraiñ....
SEBASTIAN: Erantzun aguro.
MANU: Bai jauna: paper billa....
SEBASTIAN: ¿Orain ere paperakiñ zera?.
MANU: Bai jauna, eztayak ditugu.
SEBASTIAN: Eztayak eman bear dizute zuri lanik geyena.
MANU: Badakit: zegatik nola ollorik gelditu etzaigun errubian....
SEBASTIAN: ¿Zer?.
MANU: Ezkontza atzeratu egin bearko degula.
SEBASTIAN: Len ere eztayak eta ezkontzak on egiña zaude zu.
MANU: Bai jauna urte onekua nago.
¿Ez da egiya? Illabete ontan amar libra irabazi ditut.
SEBASTIAN: Etzaude zu ajolakabe charra.
MANU: Ona, ona Sebastián.
Askoz obia egongo nitzake errubeko olluak, ijituak ostutako ayek bertan baleude.
Orduan bai eztayak.
MIKELA: ¿Sebastián: zer aizek ekarri zaitu gaur onera?.